Irteerak

Irteeren helburua geologian teorian ikasten dutena arroketan ikustea da. Honetarako irteera ezberdinak eskaintzen ditugu baina beti bezala, zuek beste zerbait nahi izanez gero hitz egitea izango litzateke. Gure aldetik, hauek dira guk eskaintzen ditugunak:

Iraupena eta prezioa kasu bakoitzean hitzartu egin beharko litzateke.

AIAKO HARRIA

Bertan Euskal Herriko historia geologikoa landuko dugu, granitoaren ertzetan dauden arbeletatik hasita (kontaktu metamorfismoa etab.) granitoraino iritsi arte.

SAN MARKO GOTORLEKUA

Hemengo ikuspegia ezin hobea da gure historia geologikoa ondo ulertzeko: Oiartzungo Aritxulegiko failak bultzatutako Pasaiako badiaren irekiera, flyscharen jarraipena, orogenia alpetarra…

DONOSTIA GEOLOGIKOA

Haize orrazian hasita, Donostiako geologia ikusten joango gara, bertan gauza desberdinak ikusiko dituztelarik: alde batetik Donostia eraikitzeko erabilitako materialak zein izan diren eta zein jatorri duten, eta bestalde Kontxako badiako sorrera, eta honekin loturik Donostiak ia 2 mende hauetan edukitako eboluzio paisajistikoa aztertzen.

MINERAL BILAKETA eta IDENTIFIKAZIOA

Arditurriko hondakindegietara joango gara eta bertan mineral ezberdinak ikusiko dituzte. Ondoren, zenbait mineral identifikatzeko truko desberdinak erabiliz sailkatzen saiatuko dira.  Aldi berean mineral hauen jatorria azalduko diegu.