PALEONTOLOGIA TAILERRA (6-12 urte)
Helburua, Euskal Herriko historia geologikoan zehar egon diren paleoingurumen desberdinak ezagutu eta hauetan bizi ziren animaliak identifikatzea da.
Tailer honetan 2 zati bereiz ditzakegu. Alde batetik, indusketa bat egingo dute zeinean paleontologo baten tresneria erabiliz lurperatuta dauden fosilak bilatuko dituzten ondoren hauei dagokien animaliak identifikatuko dituztelarik.
Ondoren, Euskal Herriko paleoingurumenaren lau poster edukiko dituzte, 4 era geologikoen adierazgarri izango direnak, eta euren aurkikuntzak hauekin erlazionatu beharko dituzte.
Iraupena taldearen kopuruaren araberakoa izango da, 60-75 min. bitartekoa.
4 euro ikasle bakoitzeko.
PALEONTOLOGIA TAILERRA (12-18 urte)
Helburua, Euskal Herriko historia geologikoan zehar egon diren paleoingurumen desberdinak ezagutu eta hauetan bizi ziren animaliak identifikatzea da.
Tailer honetan ikasleek fosil desberdinak edukiko dituzte mahai batean eta bat aukeratu ondoren, museoko bitrinen laguntzarekin zein garaikoa eta zein animalia diren identifikatuko dute.
Ondoren, 4 era geologikoetan zehar Euskal Herriak eduki dituen paisaiak irudikatzen dituzten lau poster ezberdinetan kokatuko dituzte. Eta amaitzeko, informazio guztia amankomunean jarriko dugu informazioa borobiltzeko.
Iraupena taldearen kopuruaren araberakoa izango da, 60-75 min. bitartekoa.
4 euro ikasle bakoitzeko.
«ARROKA ETA MINERALAK EGUNEROKO BIZITZAN» TAILERRA (14-18 urte)
Tailer honen helburua gure bizitzan geologiak duen garrantziaz arduratzea da, eta denbora geologikoa kontutan edukita, guk baliabide geologikoak agortzeko beharrezkoa den denbora eta hauek berriro sortzeko beharrezkoa dena zerikusirik ez dutela ulertzea.
Honetarako ikasleak gure eguneroko bizitzan erabiltzen dituen objektuak eta hauek egiteko beharrezkoak diren mineralak erlazionatu beharko ditu. Burutu ahal izateko dena ukitu, dastatu edota usaintzeko aukera izango du zentzumen desberdinak erabiliz lortuko baitu ariketa bukatzea.
Bestalde iragazkortasuna, fluoreszentzia, difrakzioa, magnetismoa eta abar ikusi ahalko dituzte ere.