Irteerak aukera paregabea eskaintzen du Euskal Herriko historia geologikoa ezagutzeko eta oinpean aurkitzen ditugun arrokak nola sortu diren ulertzeko. Kronologikoki ordenatutako ibilbide bat egingo dugu. Lehenengo, fosilak dituzten Paleozoikoko arbeletan egingo dugu geldialdia, eta Permikoan sortutako Aiako Harria Bianditz granitozko batolitoaren instrusioaz mintzatuko gara baita ere, eta ondoren, Triasikoko konglomeratu eta hareharri gorriak behatu eta landuko ditugu Leungo Harkaitzeran. Azken horietan, Paleozoikoaren eta Mesozoikoaren arteko muga geologikoa ikus daiteke, espezieen mundu mailako desagertze handiena eman zeneko momentua.
Horren ostean, granitozko azaleramendu batera joango gara eta baita Kretazeoko konglomeratuzko azaleramendu batera ere. Kuaternarioko materialei buruz mintzatuko gara eta paisaiaren denboran zeharreko eraldaketaz ere mintzatuko gara.

Aiako Harria
- Norentzat: DBH eta Batxilergoa (adinari egokitua)
- Abiapuntua: Elurretxe
- Iraupena: 3 h edo 4 h (Luberri museoa ikusteko bisita gehituaz)
- Prezioa: 7,50 € edo 9,50 € ikasleko