Ikastetxeei eskaintzen dizkiegun irteerak interesa duten partikularrei ere eskaintzen dizkiegu. Kasu honetan, gutxienez 6 pertsonako taldeentzat 2 ordu inguruko irteerak antolatzen ditugu. Pertsonako 17 €-ko prezioa luke.
Hurrengo helmugak eskaintzen ditugu irteerak egiteko: Aiako Harria, Arditurriko Bide Berdea, Donostia, San Markos Gotorlekua eta Jaizkibelgo kostaldea (azken honetan bisitari kopurua altuagoa behar luke, itsasontzia kontratatu beharko dugulako).
Hala eta guztiz ere, aipatutako irteerez gain, partikularrek helmuga berriak proposatzen balizkigute, helmuga eta iraupen ezberdineko irteerak antolatzeko prest geundeke, bisitarien interesen arabera.
