Bisita gidatuak museoan barna

PARTIKULARRAK

Museorako sarrerak 4 € balio du.

Museorako sarrerak barne bisita gidatuarekin 6 € balio du.

Orokorrean Euskal Herriko historia geologikoa kontatzen dugu museoko fosil, arroka eta informazio panelak baliatuz. Tartean, Aiako Harriaren eraketa eta Jaizkibelgo geologia bezalako edukiak lantzen ditugu. Hori baino lehen, denbora geologikoa, arroka motak, eboluzioa eta fosilen eraketa eta erabileraz hitz egiten dugu, sarreratxo moduan.