Luberri Oiartzunen kokatutako museoa da, zeinak 2003. urtean ireki zituen ateak eta Fundazio bilakatu egin zen 2012. urtean. Ikasgune geologiko honetan Geologia, Paleontologia eta Lur Zientzien azterketa eta zabalkundea egiten dugu.
Kulturgune honen irekieraz geroztik, pertsona orori egin diogu harrera, partikular zein ikastetxeetako ikasle eta irakasleei; izan ere, Euskal Herriko eta Oiartzungo ondare geologikoa herritarrekin elkarbanatzea dugu helburuetako bat.
Museoaren irekiera ahalbidetu zuten bai Oiartzungo Udalak, bai Jose Angel Torres eta Clara Isabel Gutierrez Aranzadi Zientzia Elkarteko geologia saileko kideek, bai eta askotariko laguntzaile eta ikertzaileek ere. Pertsona horien ideiak, bildumak, diseinuak, egokitzapen pedagogikoak, dokumentuak, itzulpenak eta udalaren diru-laguntza ezinbestekoak izan ziren LUBERRI proiektua abian jarri ahal izateko.
Hortaz, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu museo hau bideratzen lagundu duten pertsona horiei guztiei.

