Donostia

GEOLOGIAKO IRTEERA GIDATUAK / BIGARREN HEZKUNTZA

Hiriko historia geologikoa eraikiko dugu Euskal Herriko historiaren testuinguruan. Tartean, Urguleko tonboloa nola sortu zen eta gure hondartzak nola eraldatu diren azalduko dugu. Ba al zenekien duela ez askorarte Ondarretan Gorga izeneko erreka itsasoratzen zela? Eta ba al zenekien Loretopean dinosauroak iraungi zituen meteoritoaren arrastoa dagoela? Bestalde, Donostiako eraikinak egiteko material garrantzitsuenak nondik datozen ulertuko dugu, eta nola ez, hiriko hareharrizko eraikin esanguratsuen jatorri geologikoan arreta jarriko dugu.

Donostia

  • Norentzat: DBH eta Batxilergoa (adinari egokitua)
  • Abiapuntua: Haizearen Orrazia
  • Iraupena: 2 h
  • Prezioa: 6,00 € ikasleko