Jaizkibel itsasontziz

GEOLOGIAKO IRTEERA GIDATUAK / BIGARREN HEZKUNTZA

Jaizkibelgo kostalde ederra behatuko dugu itsasontziz, eta aldi berean, Oarsoaldea eta Bidasoaldeko historia geologikoa eraikiko dugu, Euskal Herriko geologiaren testuinguruan. Ba al zenekien Jaizkibelgo hareharria ere Flysch motakoa dela? Iknofosilak eta geoforma liluragarrien jatorriaz ere hitz egingo dugu. Eta horrez gain, paramoudra izena duten egitura geologiko bakanetaz ere mintzatuko gara, eta bere jatorriari buruzko hipotesi ezberdinak azalduko ditugu.

Jaizkibel itsasontziz

  • Norentzat: DBH eta Batxilergoa (adinari egokitua)
  • Abiapuntua: Hondarribiko kirol portua
  • Iraupena: 2,5 h
  • Prezioa: galdetu
  • Itsasontziaren plazak: 55