DINOSAURIOAK EUSKAL HERRIAN? HITZALDIA
Duela 245 milioi urte agertu ziren planetan eta hurrengo 180 milioi urteetan zehar jarraitu zuten bizitzen. Dinosaurioei buruzari gara hizketan, Jurasiko eta Kretazeoan Lurreko hainbat eta hainbattxokoetan ekosistemetan gailentzen ziren “narrasti ikaragarri” horiei buruz.
Baina badakigunez, beraien bizia amaitu egin zen, hain zuzen ere duela 66 m.u.,Yucatanen meteorito erraldoia erori zelako eta Lurreko espezieen gehiengoairaungiarazi zuelako.
Dinosaurioak Lurreko jaun etajabeak izan zirela kontuan hartuta, esperokoa da geure buruari galdetzea ea Euskal Herrian dinosauroak bizi ote ziren. Aurkitu al dira dinosaurioen fosilakEuskal Herrian? Eta hala bada, non? Nolakoa zen euskal lurraldeen paisaiadinosaurioen garaian?
Jakina da dinosaurioen akabantzaekarri zuen meteoritoaren arrastoa Zumaian eta Sopelan bistaratzea posibledela, baina leku bakarrak al dira horiek?
Luberri museoan argituko dituguzalantza horiek eta gehiago…Euskal Herria eta dinosaurioen arteko lotura zeinden azalduko dugu hitzaldi honetan. Apirilaren 18an izango da, goizeko11:00-etan.
Horrez gain, dinosaurioekinlotutako irteera baten berri emango dugu hitzaldiaren amaieran. Maiatzaren 16andinosaurioei dedikatutako errioxar museo batera joango gara eta horri buruzkoinformazioa eta izena emateko aukera emango dugu. Animatu zaitezte!
Informazio gehiago, 94326 05 93 telefonora deituaz edota luberrimuseoa@gmail.com-era mezua bidaliaz.