Euskal Herriko geologia

MUSEO BARNEKO TAILERRAK / BIGARREN HEZKUNTZA

Denbora geologikoa, taula kronoestratigrafikoa, mapa geologikoa, mundu mailako iraungitzea, fosil gida, aktualismoaren printzipioa, geodibertsitatea, plaka tektonikoak… bezalako edukiak ulertu eta barneratzeko bisita gidatuari dagokio, bitrinetan ditugun fosil eta arrokak hari kronologiko batean jarraituko ditugula. Euskal lurretako adibide geologikoak, noski, ez dira faltako.

Nahi izanez gero, bisitaz aparte, ikasleek (taldeka edo bakarka) guk eskainitako lerro kronologiko batean gertaerak eta fosilen agerpenak kokatu ahal izango dituzte, museoko panel eta fosilak bere kasa baliatuko dituztela.

Euskal Herriko geologia

  • Norentzat: DBH eta Batxilergoa
  • Iraupena: 1 h edo 1,5 h (ariketa praktikoa gehituaz)
  • Prezioa: 3,00 edo 4,00 € ikasleko
  • Ikasle kopurua: 25-30