San Marko

GEOLOGIAKO IRTEERA GIDATUAK / BIGARREN HEZKUNTZA

Irteerak bi zati izango ditu. Lehena San Marko gotorlekuaren harresien barrenean izango da. Altuera honetatik inguruko tontor eta paisaia ezberdinak oso ondo bistaratu daitezke, ezin hobea gure lurren historia geologikoa eraikitzeko, baita Oarsoaldeko historia ere.

San Marko eta Txoritokietako arroken testuingurua marraztu ondoren, Artxipi harrobira joango gara; bertan Euskal Herrian Kretazeo garaian izandako arrezifeen parte ziren kareharriak eta horiek gordetzen dituzten animalia fosilak hurbiletik ikusiko ditugu.

San Marko

  • Norentzat: DBH eta Batxilergoa (adinari egokitua)
  • Abiapuntua: San Markos gotorlekua
  • Iraupena: 2 h
  • Prezioa: 6,00 € ikasleko