Indusketa paleontologikoa

MUSEO BARNEKO TAILERRAK / LEHEN HEZKUNTZA

Ikasleek fosilak zer diren eta nola sortu ziren ulertuko dute lehenengo, benetako fosilak ikutu eta manipulatzen dituzten bitartean. Tailer honetan Euskal Herrian egondako paleoingurune ezberdinak ezagutu eta hauetan bizi ziren animalia eta landareak ezagutuko dituzte.

Horren ostean, indusketa paleontologikoa egingo dute bi urratsetan zehar. Lehenengo, ikasleek lurperatuta dauden fosilak bilatuko dituzte eta zein animalia eta landare diren identifikatuko dute. Ondoren, Euskal Herriko 4 aro geologikoen lau panel adierazgarri izango dituzte, eta, horietan, aurkitutakoa dagokion horma-irudiarekin lotu beharko dute.

Indusketa paleontologikoa

  • Norentzat: LH 4, 5 eta 6
  • Iraupena: 1 h edo 1,5 h
  • Prezioa:  4,00 € ikasleko
  • Ikasle kopurua: 20-25