Zenbait eskuko arroka izango dituzte ikasleek taldeka eta zein arroka mota den (sedimentarioa, metamorfikoa edo magmatikoa) identifikatu beharko dute daukaten aurretiazko jakintza eta museoan jarrita dauden laginekin konparatuz. Arroka horien jatorria (Euskal Herriko zein zonaldean eta noiz sortu zen) ikertu eta apuntatu beharko dute.
Ondoren, mikroskopio petrografikoan mineral ezberdinak identifikatuko dituzte fitxa batzuen laguntzaz. Euskal Herriko arrokak kanpotik eta barnetik ikusteko aukera eta beraien kontestuan kokatzeko tailerra da.
Mikroskopio tailerra
- Norentzat: Batxilergoa
- Iraupena: 1 h edo 1,5 h
- Prezioa: 4,00 € ikasleko
