Museo barneko tailerrak (LH)
Indusketa paleontologikoa
Ikasleek fosilak zer diren eta nola sortu ziren ulertuko dute lehenengo, benetako fosilak ikutu eta manipulatzen dituzten bitartean. Tailer honetan Euskal Herrian egondako paleoingurune ezberdinak ezagutu eta hauetan bizi ziren animalia eta landareak ezagutuko dituzte.
Horren ostean, indusketa paleontologikoa egingo dute bi urratsetan zehar. Lehenengo, ikasleek lurperatuta dauden fosilak bilatuko dituzte eta zein animalia eta landare diren identifikatuko dute. Ondoren, Euskal Herriko 4 aro geologikoen lau panel adierazgarri izango dituzte, eta, horietan, aurkitutakoa dagokion horma-irudiarekin lotu beharko dute

Indusketa paleontologikoa
- Norentzat: LH 4, 5 eta 6
- Iraupena: 1 h edo 1,5 h
- Prezioa: 4,00 € ikasleko
- Ikasle kopurua: 20-25
Mineralak
Mineral bat zer den eta mineral nagusiak nola identifikatu daitezkeen ikasiko dute ikasleek eta ondoren, taldeka lanean aritzeko jolas baten bidez mineral ikusgarri eta garrantzitsuenak identifikatuko dituzte. Kolorea, kristalen forma, fluoreszentzia, imantazioa, etab. frogatzeko tresnak izango dituzte jolasa burutzeko.

Mineralak
- Norentzat: LH 4, 5 eta 6
- Iraupena: 1 h edo 1,5 h
- Prezioa: 4,00 € ikasleko
- Ikasle kopurua: 20-25