Covid-19 dela eta hezkuntza eskaintza egokitua

Luberritik gure hezkuntza eskaintza egokitu egin dugula jakin arazi nahi dizuegu. Guztiontzako zaila izaten ari da eta gure nahia zuen beharrak ahal den neurrian asetzea denez, gu zuen zentrora joateko prest gaudela esateko jartzen gara kontaktuan.

Landuko dugun materiala erabat zuen esku egongo da, bakoitzak bere nahiak, beharrak edota eskaerak dituela oso argi baitugu. Dena den, eta ideiak bat egin dezazuen honako gai hauentzako materialak ditugula adierazten dizuegu, beti ere zerbait berria egiteko prest gaudela jakinda noski:

ADINARI EGOKITUTAKO AURKEZPENAK ESKOLAN BERTAN

Aurkezpen guztiak PowerPoint bidez izango dira, eta ahal den neurrian material ezberdinak eramango genituzke ikasleek ikusteko : harriak, fosilak, mineralak edo behar dena.

Gure ustez oso garrantzitsua da ikasleek aktibitate ezberdinak burutzeko aukera izatea, nahiz eta ezin zentrotik mugitu eta horregatik joan nahi dugu guk bertara. Beti bezala, zuentzat aproposena den materiala prestatzeko asmoa dugu eta horregatik uste dugu, aproposena telefonoz hitzartzea dela.

EUSKAL HERRIKO HISTORIA GEOLOGIKOA

Gure azalpen orokorrean, Euskal Herriko historia geologikoa, denbora geologikoa, arroka motak eta bizitzaren eboluzioa ukitzen ditugu apur bat.

Dena den, aurretik esan bezala, zuen beharretara egokitzeko prest gaude, tektonikan, fosiletan edota beste gai batean sakontzea behar izanez gero.

3 euro ikasle bakoitzeko

OIARTZUNGO HARANAREN HISTORIA GEOLOGIKOA

Bisita honetan Oiartzungo haranaren eta Aiako Harriaren sorreran sakontzen dugu: Pasaiako badiaren irekiera, Jaizkibel, flysch-a….

3 euro ikasle bakoitzeko

PALEONTOLOGIA TAILERRA (6-12 urte)

Tailer honi, orain arte egiten genuen bezala egitea ezinezkoa dela kontutan edukita buelta bat eman diogu. Ezagutzen ez duzuenentzako, 4 poster imantatu ditugu paisaia ezberdinekin eta hemen itsatsita geratuko diren animali ezberdinen imanak. Animaliak fosilekin erlazionatuko dituzte eta amaitzerako garai bakoitzeko paisaia eta fauna ikusiko dute.

Oraingoan umeek fosilak bilatu ordez ikusgai edukiko lituzkete mahai baten gainean eta gero bai, hauekin erlazionatutako marrazkiak dituzten imanak bilatuko lituzkete bakoitzari dagokion garaian itsasteko.

Material hauek garbiak egongo dira eta ume bakoitzak bat ukituko duenez ez da arazorik egongo, ondoren denak eserita garai bakoitzeko ingurunea, fauna etab. ikusiko genituzke.

Taller honen helburua Euskal Herriko historia geologikoan zehar egon diren paleoingurumen desberdinak ezagutu eta hauetan bizi ziren animaliak identifikatzea da.

3 euro ikasle bakoitzeko

MINERALAK

Tailer berri hau DBH-ko geosfera lantzen ari direnerako dago pentsatuta, baina konplikatuagoa egin dezakegu helduagoentzako.

14 mineral ezberdin identifikatu beharko dituzte. Horretarako, lehenengo PowerPoint bat bidaliko genizueke eskolan lantzeko, eta ondoren gu joango ginateke zentrora. Mineral sortarekin batera, Mohs eskala lantzeko materialak, HCL tantaz tantako bat eta pista batzuk dituzten fitxak eramango ditugu, eta honekin guztiarekin, 2-3 laguneko taldeak osatuta, klasea bukatzen denerako talde bakoitzak bere mineralak sailkatzea da helburua.

Bukatzen dutenerako, gogortasun tarte ezberdinak, erreakzio kimikoak, habitoak, distirak eta hainbat propietate barneratuta edukiko dituzte.

Materiala: Beharrezko gauzak areto bat eta postu bakoitzarentzat mahai bat dira (2-3 ikasle da ikasle kopuru aproposena; beraz, 30 ikaslerekin egin daiteke tailer hau). Beste guztia guk eramango genuke.

Oharra: Helduagoentzat pixka bat zaildu dezakegu jarduera. Mineralak gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun objektuekin erlazionatzea eskatzen diegu, horrela kontziente izan daitezen errekurtso naturalen erabilera etengabekoa dela.

Iraupena orain arte 50 minutukoa izan da.
3 euro ikasle bakoitzeko