Aiako Harria, Jaizkibel eta Oarsoaldea

ONDARE GEOLOGIKOA / LIBURUAK

Aiako Harria, Jaizkibel eta Oarsoaldea: Gure Ondare Geologikoa

Mapa

Garai geologiko ezberdinak kolore ezberdinez adierazten ditu Aiako Harria Parke Naturala eta Jaizkibel barne hartzen dituen Oarsoaldeako mapa honek. 400 milioi urtetik gaur egunerako garaiak beha daitezke mapa honetan, eta, gainera, 3 dimentsiotan adierazia dagoenez, eremuko erliebe ezberdinak aditzera ematen ditu.

Maparekin batera, eremu honetako Geodibertsitatea eta gertakari geologiko garrantzitsuenetako batzuk erakusten dituen memoria bat eskaintzen da. Tartean, Aiako Harria batolito granitikoa eratzeko prozesua edo eskualdeari eragin dioten bi orogenien ondorioak ere azaltzen dira.

8,00 €