
Oiartzun Haranaren Geologia Eskuliburua
Gida honek helburu du Aiako Harria Parke Naturalean eta Oarsoaldea eskualdean dagoen ondare geologiko eta paleontologiko garrantzitsuena dibulgatzea. Horretarako, Oiartzungo haranean azken 380 milioi urteetan zehar emandako aldaketa geologikoei buruzko ibilbide interesgarria ematen du aditzera, eta tartean paisaia eta erliebea eraldatu dituzten gertaerak azaltzen ditu. Irakurlea jabetuko da Aiako Harria Bianditz batolitoa Euskal Herriko granitozko azaleramendu bakarra dela, eta Oarsoaldean ere badaudela flysch motako arrokak.