
Euskal Herriko Geologia Eskulibura
Gida honek euskal lurraldeetan azken 1.000 milioi urteetan izandako historia geologikoa laburbiltzen digu, eta, era berean, bizitzak bertan izan duen bilakaeraren nondik norakoak kontatzen dizkigu. Irakurlea jabetuko da Euskal Herria itsaspean izan dela bere historia geologikoaren zati handienean, eta ez dela izan duela 40 milioi urte arte, indar tektonikoak medio, non itsaspetik bere guztizko azaleratzea eman den. Laburbilduz, Euskal Herriko historiaren kontakizuna ematen du liburuak, eta horretarako ezinbestekoak dira liburuan argazki moduan erakusten diren eta museoan bertan aurki daitezkeen fosil eta arroken testigantzak.